C1.1

Teknologia berriak: lagungarriak?

TEKNOLOGIA BERRIAK: LAGUNGARRIAK?

Nire birramona oso ezaguna zen bere herrian neguan ere joaten zelako ibaira (izoztuta zegoen ibaira) dirudunen arropa garbitzera; berari galdetuko bagenio, zer erantzungo liguke? Gaur egun, gure eskuen artean dauzkagun tramankuluak berdinak dira? Hau da, gure bizitzarako lagungarriak dira? Gure bizitza errazte dute?

Zalantzarik gabe: bai. Gure bizitzaren erritmoa oso azkarra da eta horrelakoa da tramankulu, gadget edo teknologia berri horiei esker. Gure bizitzako arlo guztietan erabiltzen ditugu teknologia berriak.
Egunero, etxetik atera baino lehen erabiltzen ditugu: telefono mugikor bat, berogailua, telebista, internet (Facebook, Twitter eta Instagram-eko berriak birpasatzen ditut nik, adibidez)…
Lanera iritsi bezain pronto, kafe makina jartzen dugu martxan, ordenagailua eta inprimagailua pizten ditugu, telefonoa jotzen hasten da eta emailak idazten hasten gara…
Janaria prestatzeko mikrouhina, indukzio plaka, ontzigarbigailua eta beste tramankulu batzuk erabiltzen ditugu.

Baina ez dugu erabiltzen bakarrik gauza praktikoak egiteko, gure harremanetarako ere erabiltzen ditugu, eta lagungarriak dira. Lagunekin WhatsAppeatzen duzu edozein momentutan, urrun bizi diren adiskideekin harreman estua edukitzea ere ez da zaila…

Oporretara joateko gero eta urrunago dauden tokietara joan gaitezke hegazkinak, autoak eta garraioak gero eta azakarragoak eta erosoagoak direlako. Gainera, Booking, E-dreams eta horrelako web orriei esker eskaintza on bat aurkitzea ez da batere zaila.

Psikolo batzuek esaten dute (guztiok ez…) teknologia berriak menpekotasuna sortzen duela. Nire ustez, edozer gauzak sor diezaguke menpekotasuna, gure lana da umeei irakastea nola eta noiz erabili behar diren teknologia berriak.

Laburbilduz, teknologia berriak erabili gabe ezin gara bizi; beraz, ikasi behar dugu ahalik eta azkarren ondo erabiltzen; ziur aski nire birramonak primeran ikasiko luke garbigailua erabiltzen, ezta?

Ana Rodrigo Romero

One Commnet on “Teknologia berriak: lagungarriak?

Utzi erantzuna