C1.1, Sailkatu gabea

Teknologia berriak, lagunak ala etsaiak?

Teknologia berriak, lagunak ala etsaiak?

Atzo euskaltegiaren Blogean sartzean, ikusi nuen han zegoen teknologia berriei buruzko artikulua eta animatu naiz horri buruzko iritzi artikulu bat idaztera, denon artean hausnartzeko.
Gai honekin beti zalantza bat etorri zait burura: teknologia zer ote da guretzat, laguna ala etsaia?
Maiz entzuten da teknologia berriek gure bizitza errazten dutela, eta ni ez nator bat tesi horrekin .
Argi dago laguntzen digutela, baina horrek ez du esan nahi bizitza haiei esker gero eta errazagoa denik.
Ordenagailua, tableta, sakelako telefonoa, sare sozialak…. eta abar teknologia berri gisa ezagutzen dira munduan.
Hala ere, nire etxean beste modu batean deritzegu: “Deabruaren makinak”. Nire amonak beti esaten zuen Deabruak kargatzen zituela, eta agian ez zegoen hain oker.
Nire bizitzara lehena etorri zitzaidana ordenagailua izan zen, eta etxekoen ideiak jarraituz, ez zen batere erraza izan. Asko gorrotatzen nuen, eta , egia esanez, teknologia berriekin ondo moldatzen ez nintzen horietakoa nintzen eta gauzak ez dira asko aldatu.
Orain, urteak pasa eta gero etxean denetarik daukat baina haien erabilerak mugatuta daude.
Nahiz eta aurreratu egin behar dugun, eta teknologiaren abantailak aprobetxatu behar diren, ezin dugu ahaztu mugak ipintzea. Niretzat hori derrigorrezkoa da.
Adibidez, ordenagailua edo sakelako telefonoaren bidez unibertso zabal bat irekitzen da. Haiei esker informazio guztia eskura dugu. Baina, kontuz, edozein momentutan ez dugu behar informaziorik lortu.
Ezin ditugu ditxosozko tramankulu horiek etengabe erabili, bestela gure unibertso txikitu egingo du.
Gure bizitza osoan pantaila baten aurrean pasatzen badugu, ahaztuko dugu nolakoa zen benetako errealitatea.
Beste adibide bat da, nola aldatu diren gure arteko harremanak. Esaten da teknologiari esker jendea hurbiltzeko aukera ematen dela. Ni ez nago batere ziur. Posible da hori gertatzea gure senideak edo lagunak beste hirietan edo herrietan egoten direnean. Hala ere, gure hurbileko jendearekin kontrakoa gertatzen da.
Eta hemen aipatu nahi dut teknologia berrien arriskurik nabarmenena: menpekotasuna, batez ere gazteen artean. Sare sozialekin zein sakelako telefonoarekin ematen dute egun osoa.
Azken boladan, ilobei buruzko zerbait jakin nahi badut, Instagramen sartu behar dut edo Whatsapp bat bidali behar diet, erantzuna lortzeko, nire deiak hartzeko denbora ez daukate eta. Ulertzen dut, hainbeste argazki eta hainbeste “postureo” egiteko beharrarekin ez dago ezertarako denborarik.
Orduan informatikako terminoak erabiliz: Mesedez, denok atera behar dugu, eta kontzientzia behin hartuta, berriro sartu. Eta ez ahaztu… Deabruak kargatzen ditu!!!!
Laura

One Commnet on “Teknologia berriak, lagunak ala etsaiak?

Utzi erantzuna