Sailkatu gabea

Zer izan nahi duzu handitzean?

Zer izan nahi duzu handitzean?

Nork ez dio inoiz bere buruari galdetu?
Nire kasuan maiz egiten diot eta erantzuna kuriositatez, urteak joan urteak etorri, aldatzen da.
Hasieran, nire helburua bakarrik izan zen askoz handiagoa izatea. Gero, nahiko handia nintzela, ikasketak gainditzea zen nire desira lan ona lortzeko. Ikasketak nahiz lana behin lortuta, etorri zitzaidan unean ez nuen gauza hoberik egiteko, ama izatea ez bazen.
Eta orain, dena kontrolatzen dudala pentsatzen dudanean….. Ai ama ! Zelako ameslari hutsa naizen! Euskara itzuli da nire bizitzara. Zer zaila den beldurra galtzea eta berriro gauzak egitera ausartzea.
Baina ez daukat erremediorik, handitzean ikusezina izateari uztea erabaki baitut. Arlo guzti- guztietan. Beraz, armairutik ateratzeko eta euskarari maitasuna erakusteko ordua heldu da!!

Laura

One Commnet on “Zer izan nahi duzu handitzean?

Utzi erantzuna